2010/01/20

Down Sindromeari buruzko hausnarketa

Hona hemen Down sindromeari buruzko hausnarketa hau, blog batean topatu dut, asko gustatu zait eta horragatik, nahiz eta gaztelaniaz egon, nire blogera igotzen dut.
Hausnarketa hau oso luzea da, horregatik esaldi batzuk soilik ipiniko ditut. Hausnarketa osoa irakurri nahi baduzue tituluan klikatu

Esos superdotados con Síndrome de Down

" (...) Quienes sólo creen en aquello que es demostrable en un laboratorio, no saben lo que se pierden (...)

Siempre me ha resultado fascinante que las personas con Síndrome de Down no tengan en su dotación genética algo de menos, sino algo de más, un “extra” que los demás no tenemos. Es justo lo contrario de lo que nos sucede a los varones, que carecemos de un brazuelo en todos nuestros pares cromosómicos, que nos deja con un disminuido “XY” donde las mujeres tienen sus flamantes “XX” completas. Algo nos falta a los hombres en esos cromosomas “castrados” y sospecho que no sólo se trata del fabuloso don de la maternidad.(...)

¿No será que la trisomía del par cromosómico 21, no es una deficiencia, ni una desgracia, sino una misteriosa ventura genética que, aunque ocasiona desventajas respecto a eso que llamamos “normalidad”, en realidad otorga a sus portadores capacidades de valor extraordinario? Veamos: ¿Qué es más humano, tener un cociente intelectual alto o ser capaz de entregar mucho cariño? ¿Qué es más valioso, ser más productivo o ser más donativo? ¿Qué proporciona más felicidad a los padres, los sobresalientes en matemáticas o miles de besos y caricias no fingidos ni forzados?

(...)
Dejen aparte las miradas compasivas hacia estas personas y obsérvenlas sin los prejuicios que nos imponen esas estúpidas reglas sociales que establecen que quien no es “como la mayoría”, es un desdichado. ¿Está usted seguro de que su vida es más feliz que la de ellos, porque es usted más inteligente y más hábil para cumplir con las exigencias sociales? (...)

(...) Por eso estas personas, más que “minusválidas”, son “minusvaloradas”, que no es lo mismo.(...) ¡Cuántas veces son estas personas minusvaloradas quienes nos enseñan a vivir de verdad a los que tan aventajados nos creemos!

2010/01/18

Blog interesgarria

Down sindromeari buruzko informazioa bilatzen nenbilen eta blog hau aurkitu nuen. Blog hau Arangoitiko haur hezkuntza ikasle batena da. Oso interesgarria da, down sindromeari buruzko informazio asko agertzen da.
http://leticia-downsindromea.blogspot.com/

( helbidean edo argazkian klikatu blogan sartzeko)





Bere blogan agertzen de power point bat uzten dizuet.

Down sindromea

Elebitasuna eta adimen-desgaitasuna: egungo ikuspuntua

Gure Erkidegoaren esparruan bi hizkuntza ofizial ( euskara eta gaztelania) daudenez, familia eta profesional askok zalantza dute adimen-desgaitasuna duten beren seme-alabei zer hizkuntzatan hitz egiteari buruz, komenigarria al da familiaren esparruan bi hizkuntzak erabiltzea?
Gai hau oraindik eztabaida sutsuak sortzen ditu gure gizartearen eremu desberdinetan: eskolatzeko orduan, hizkuntza-eredua (A,B edo D) aukeratzea, batzuetan etxea-eskola hizkuntzaren aldaketaren aldeko apustua eginez edo ikasketa zehatzak sartzeko, adibidez, irakurketa eta idazketa, hizkuntza egokia hautatzea.

- Zer mailatan lortzen dute Down sindromea duten haurrek bigarren hizkuntza lortzea? Eta euren trebezia bigarren hizkuntzan haur elebidun "normalek" lortutakoarekiko desberdina al da?

Canal Down21 argitaratutako ikerketan baieztatzen dute lengoaiaren zailtasunak daudela Down sindromea duten umeetan, baina ez da eragozpenik hautematen elebitasunean ikasteagatik.
Down sindromea duten umeek bi hizkuntzak mendera ditzakete: elebidunek gehien menderatzen duten hizkuntza erabiltzen dute, elebakarrak direnek erabilitako bezain ondo, garapen-maila berdinaren barruan.

Hizkuntza lantzeko orduan, sindromeen arteko ezberdintasunak daude, beraz, gutxienez puntu indartsuak eta puntu ahulak ezagutu beharko dira lehenengo hizkuntza lortzeko orduan.

Ikerketa irakurri nahi baduzue hemen klikatu.

Iturria: Euskal Herriko Down Sindrome fundazioa

Blog interesgarria


"El blog de Anna" bloga Down sindromea duen neska baten gurasoak sortu zuten. Blog honetan bere alabaren bizitza kontatzen dute baita Down sindromeari buruzko informazioa igotzen dute. Down sindromeari buruzko informazioa bilatzen nenbilen eta blog hau topatu nuen, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Gainera blog honek oso baliagarria da nire bloga osatzeko.
Blog hau ikusi nahi baduzue hemen usten dizuet helbidea. ( helbidean edo argazkian klikatu blog hau ikusteko).
http://www.elblogdeanna.es/






Down sindromeari buruzko power point bat

2010/01/15

Luigi, down sindromea eta unibertsitatea.

Luigi, 22 urteko italiar bat da, haur hezkuntza ikasten du unibertsitatean eta Erasmus beka jasotzen duen lehenengo pertsona down sindromearekin da. Beka honekin, Murtziako Unibertsitatean egingo ditu bere ikasketak.
Luigiri egindako elkarrizketa bat uzten dizuet.

Gabonetako iragarkiak

Gabonetan, guztiok dakigun bezala, mila iragarki agertzen dira telebistan umeen jolasei zuzenduta, baina aurten, iragarki horretako bat, nire arreta lortu du.
Iragarki honetan, Baby born panpina iragartzen zuten, eta abesten zuten nesken artean, down sindromea duen neska bat agertzen da ere.
Hemen usten dizuet bideo horren helbidea.

(orri horretan agertzen den bideoari klikatu)

Klasean aurkeztutako multimedia

Klasean aurkeztutako multimedia igotzen dut, bideoaren izena Albinoak Afrikan da eta honen helburua jendea Albinoen egoera afrikan ezagutzea da. Aldizkari batean ikusi genuen honi buruzko artikulu bat eta bururatu zitzaigun gai honi buruz multimedia egitea.
Bideo honek Movie Maker programarekin egin dugu, eta bertan Moszy-ren istorioa kontatzen dugu.
Multimedia honek zortzi urte baino gehiago duten umeentzat zuzenduta dago, baita dbh, batxilergoko eta unibertsitateko ikasleentzat ere.
Espero dut gustokoa izatea, hona hemen bideoa:

Gure tutoriala

Hona hemen eginbeharreko tutoriala. Arazo bat izan genuen gordetzerakoan eta letrak ez dira oso ondo ikusten.Nahiz eta pixka bat distortzionatutak agertu ulertzen dira.
Konpontzen dugun bitartean hau uzten dizuet.

Webquestak bilatzen

Zer da webquest bat?
Irakaslea hori azaldu eta gero, interneten sartu nintzen horri buruz informazio bilatzeko, nire helburua Down sindromeari buruzko webquest bat topatzea zen, eta hau aurkitu nuen:
(ikusi nahi baduzue helbidean klikatu)


Interesgarria iruditu zait lantxo hori zuek ikustea.

2009/11/03

Komunikazio-jokaeren agerpena eta adierazpen-lengoaian

Hemen uzten dizuet nik egindako taula hau. Taulatxo honetan garapen normala duten eta Down sindromea duten umeen garapena agertzen da.
Interesgarria izango litzatekeeka iruditu zait.



Jokaerak
Garapen normalaDown sindromea dutenen garapena
Begien bidezko kontaktuakhilabete 1 duenean2 hilabete
Soinu bokalikoak5 hilabete7 hilabete
Silaben errepikapena6-10 hilabete6-10 hilabete
Lehenengo hitzak10-12 hilabete19-24 hilabete
Solasaldiaren aurreko elkarrizketak11-12 hilabete23-24 hilabete
Hitzen konbinaketa19 hilabete31-40 hilabete

2009/11/02

Nik egindako bideoa

Bideo honekin nahi dudana da pertsonak honen inguruan pentsatzea.

Garapen fisikoaren eta motorearen alderdiak

Garapen psikomotorea berankor samarra izan ohi da, baino nahiko ongi erantzuten dio eskuhartzeari.

Hasierako garapenaren ezaugarri nagusia hipotonia garrantzitsu eta orokorra izatea da. Hipotonia hori garunaren alterazioari zor zaio eta arazo bat, zenbaitetan larria gainera, izan ohi da mugimenduen zehaztasunerako, baita posturak kontrolatzeko, oreka estatikoari eusteko, koordinazioa izateko eta arnasa hartzeko ere.

Eskuhartzea goiz hasten bada eta sistematikoa bada tonu muskularra hobetu egin daiteke eta hori garatzea beharrezkoa da beste hainbat aldagai (lengoaiaren garapena, garapen motorea, estimuluarekiko arretaren garapena...) aurretik ezagutzeko garrantzitsua baita.

Organo periferikoak, sentsorial-pertzeptiboa eta motrizak, garatzeko estimuluak eragin positiboa izango du lengoaiaren garapenean, bai ulermenaren ikuspegitik eta bai ekoizpenaren ikuspegitik ere.

Buruaren kontrolarekin eta oro har giharren eta hezurren kontrolarekin lotura estua du, begiradari eusteko eta begirada fokalizatzeko, begien kontrolak. Entrenatu egin behar dira (estrabismoa askok izan ohi dute eta koordinazio binokularra pixkanaka pixkanaka lortzen dute). Beharrezkoa da begiratzen eta begiradari eusten irakastea, objektua objektu horri buruzko iruzkinekin lotu ahal izateko eta entzuten, ikusten eta ukitzen dutena kontuan hartuz horiekiko interesa pizteko begirada objektuetara edo pertsonengana zuzentzen ikasteko ariketak egin behar dituzte.

Ahoaren egitura anatomikoa; ahoa gehienetan txikiegia izan ohi dute, batez ere mihiaren tamainarekin konparatuz gero, eta ahoko giharretako hipotoniaren eraginez ahoa irekita, mihia beheko ezpainaren gainean dutela, edukitzeko joera izan ohi dute. Hori dela-eta arnasa ahotik hartu ohi dute eta horrela infekzioak hartzeko joera handiagoa dute. Ahoarekin eta aurpegiarekin ariketak egitea beharrezkoa da kontrola garatzeko.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsonetako askok entzumen-defizita dute eta hori goiz ebaluatzea oso garrantzitsua da. Gainera, sudurreko eta eztarriko infekzioak izateko joera handia dute. Horiek gainera, erdiko belarrira zabaldu ohi dira eta behin-behineko edo betirako entzumena galtzea eragin dezake askotan; bestalde, ezko gehiegi sortu ohi dute eta horrek belarria ixten die eta behar bezala entzutea galerazten die. Horrek lengoaia eskuratzeko eta garatzeko urritasun mentalak sor dezakeen zailtasuna areagotzen du.

Hipotonia muskularra dela-eta ezagutza zinestesikoak eta ukimenaren eta ikusmenaren eta abarren bidezkoak izateko gaitasun txikiagoa izaten da. Garapen motorea geldoa izan ohi da, koordinaziorik gabe ibiltzen dira, baldartasun motriz orokorrarekin, eta lehenengo urteetan oso trebetasun mugatua izaten dute eskuekin.

Azken urteetan hobekuntzak eta aurrerapen garrantzitsuak izan dira, estimulazio goiztiar sistematikoaren ondorioz.

(Florez 1988)

Garapen biologikoaren alderdiak. Garunaren funtzionamendua.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsona guztiek ez dute, jakina, intentsitate bereko patologia, eta ez diote, gainera, garapen-prozesu berari jarraitzen: jaiotzen diren unean normaltzat jotzen diren pertsonekin gertatzen den bezala, faktore pertsonalek (barrukoek nahiz kanpokoek) garunaren garapena maila bateraino moldatzen eta aldatzen dute, neuronek duten plastizitatearen arabera.

21. kromosoma-pareko alterazioak hainbat areatako neurona-kopuruaren eta horien funtzionamenduaren murrizketa eragiten du. Jesús Florezek honako garunaren alterazio hauek aipatzen ditu neuronen funtzionamenduaren zailtasunen kausa posible gisa:

- ez dute area jakin batean eragiten, aitzitik, garunaren eta zerebeloaren hainbat eremutan barreiatzen dira;

- garunaren azalean hainbat neurona-motaren kopurua, agian informazioa elkartzeko eta barneratzeko gehien balio dutenena, jaistea;

- informazioa transmititzeko hasierako urritasunak eragina izan behar du zirkuitu eta konexioen geroko muntaian, baita hasiera batean alterazio genetikoak jotakoak izango ez zirenak ere;

"Alterazio horietako batzuk garunaren azalaren elkartze-eremuetan eta hipokanpoan, informazioa biltegiratzeko, laburbiltzeko, barneratzeko eta lotzeko funtzioa duten eta hortik abiatuta memoria, abstrakzioa eta dedukzioa antolatzen duten garunaren eremuetan, atzeman ahal izan dira. Horrenbestez, garun horrek hartzen dituen aginduak geldiro jasotzen, prozesatzen, interpretatzen dira eta ez dira erabat prestatzen."

(Florez, 1988)

Down sindromearen ezaugarriak

Badira zenbait ezaugarri, maila batean zein bestean, Down sindromearekin jaio diren pertsona guztiak dituztenak; Down sindromeak berekin dakartzanak dira.

Horietako batzuk,

aurpegiera
adibidez, berezkoak ditu; hipotonia muskularra da bizitzako lehenengo urteetako ezaugarri nabarmenetako bat. Down sindromea duten pertsonek, gainera, maila desberdinetako atzerapen mentala

dute.

Honako ezaugarri hauek maiz izaten dituzten gisa honetako neska-mutilek:

bihotzeko lesioak (bi pertsonatik batek) eta oso maiz hartzen dituzten infekzioekin zerikusi duten prozesuak eta entzumen-mailako urritasunak eragiten dituztenak. Urritasun horiek are gehiago nabarmentzen dituzte muga kognoszitiboak eta atzerapen mentalak eragindako zailtasunak, lengoaia eskuratzerakoan eta garatzerakoan dituztenak.

Garunaren alterazioaren intentsitateak ez du harremanik gainerako organoen alterazioarekin. Arpegiera oso nabarmenak ez du nahitaez esan nahi garunaren alterazioa aurpegiko ezaugarri hain nabarmenak ez dituen beste batena baino handiago izango denik.

2009/10/28

Down sindromearen etiologia

Sindrome hau da etiologia edo jatorri ezaguna duten anomalien arteko ohikoena eta atzerapen mentalaren kausa nagusia.

Sindrome horren kausa 21. kromosoma-parean aparteko kromosoma bat gehiago edukitzea da. Giza gorputzeko zelulek 46 kromosoma dituzte, 23 paretan banatuta (horietako 22ri autosomak edo kromosoma arruntak deitzen zaie eta pare batek sexuari lotutakoak ditu, XY edo XX gizona edo emakumea izan). Down sindromea duten pertsonek 47 kromosoma dituzte eta kromosoma gehigarri hori 21. parean egon ohi da.

Geneak arruntak dira, baina kopurua gehiegizkoa da. Ez dago garunaren garapenari eusteko eginbeharretan esku hartzen ez duten geneak dituen kromosomarik.

“Kromosoma bat gutxiago izateak edo bat gehiago izateak, beti du eragina garunaren garapenaren alterazioan eta horrek dakarren minusbaliotasun mentalean”.

“Trisomia guztiek urritasun mentala sortzen dute, nahiz eta, 21.aren antzera, kromosoma txikienetakoa izan”

(Florez, 1994, 1991). Rondalen arabera, kasuen %98 (%95 Abrisquetaren —1993— eta Cunninghamen —1990— arabera) ugalketa baino lehen edo enbrioia osatuko duen ugaldutako obuluaren lehenengo zelula-zatiketan esku hartzen duen kromosoma-banaketaren akats baten ondorio da. Horiek dira “trisomia erregularreko” kasuak deiturikoak.

%1 gutxi gora-behera (%4 beste zenbait autoreren arabera) bigarren edo hirugarren zelula-zatiketan gertatutako banaketa-akats baten ondorio da. Enbrioia zelula normalen eta trisomikoen arteko nahasketa batekin garatuko da. Horrelako kasuei “mosaizismo” kasuak esaten zaie.

Gainerako %2a gutxi gora-behera, “traslokazio” bati zor zaio. Kromosoma baten loturan edo zati batean beste kromosoma batek du eragina kromosoma osoan zein zati batean. Badirudi trisomia-mota hori ohikoagoa dela guraso gazteetan eta familian aurrekariak dituztenetan (Abrisqueta, 1993, Sanchez, J.-k aipatutakoa)




Lan hau, Joshua Reynolds egin zuen, Lady Cockburn y sus hijos du izena, hemen ikus dezakegu nola, Lady Cockburn-en atzean dagoen umea down sindromearen ezaugarri batzuk dituela.

John Laugdon Haydon Down izan zen lehenengo pertsona "gaisotasun" honetaz hitz egin zuena. Hainbat deskripzio esaten zuten sindrome honek gurasoen genetatik etortzen zela. John Laugdon Haydon Down ez zuen lortu azalpen "logiko" bat ematea.
1958.urtean, Jerome Lejeune medikua, Down sindromea, 21. kromosoma bikotean gertatzen den alterazio bat zela argitu zuen


Iturriak: wikipedia

2009/10/19

Hausnarketa

"Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testua irakurri ondoren gogoeta hau egin dut Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaiarako.
Industrial gizartetik gaur egungo gizartera, ezagutzaren gizartera, igarotzearen arrazoiak asko dira, garrantzitsuenak globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa izan dira.
Aldaketa nagusienak teknologia arloan izan dira eta horien ondorioz aldaketa handiak egon dira gizartean, kulturan, lanean etab.
Industrial gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzea entengabeko hezkuntza ezinbestekoa egiten du, bestela gizarte-bazterketa gerta daiteke herritarren artean.
Gaur egungo gizartean ez da nahikoa ondo informatuta egotea, informazioa lortuz eta interpretatuz lortzen den ezagutzak "ezagutzea" baizik.
Etengabeko hezkuntza honetan alfabetatze digitala oso garrantzitsua izango da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko. Testuan agertzen den bezala "Alfabetatze digitalak arreta jarri behar die pertsonak bizi diren gizartearen eta kulturaren testuinguruei"-"Sarearen parte bihurtzen irakatsi behar da, ezagutzak sortuz eta landuz eta informazioaren erabiltzaile soil izatea saihestuz". Alfabetatze digitala sarearen parte izatea eskatzen digu, hau da, ezagutza sortzea, argitaratzea, partekatzea... Alfabetatze digitala informazioa eskuratzeko, ebaluatzeko, biltzeko sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko balioko digu.
Alfabetatze digital hau lortzeko, Web 2.0 eskuragarri jartzen digu hainbat aplikazio eta zerbitzu. Hauei esker trebetasunak eta gaitasunak lortzeko aukera izango dugu. Informazioaren teknologien garapenean beste joera garrantzitsu bat elkarganatze digitala da. Elkarganatze digitalari esker ahotsa, irudiak, bideoak eta datuak batera ikus dezakegu.
Elkarganatze digitalari esker etorkizunerako erronkak berriak sortu daitezke eta honek inteligentzia kolektibora eramango genituzke.

2009/10/14

Down Sindromeari buruzko informazio gehiago

2009/10/13

Hasteko...


Kaixo!


Blog honetan Down sindromea izango da protagonista.
Down sindromea, 21.kromosoma bikotean gertatzen den alterazio bat da.

Familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute, horregatik, nire helburua honen inguruan ikertzea izango da.


Nico:)

Lilypie Embarazada Ticker
eskerrik asko bizitatzeagatik!!Beti ongi etorriak zarete