Mostrando entradas con la etiqueta garapen biologikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta garapen biologikoak. Mostrar todas las entradas

2009/11/02

Garapen biologikoaren alderdiak. Garunaren funtzionamendua.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsona guztiek ez dute, jakina, intentsitate bereko patologia, eta ez diote, gainera, garapen-prozesu berari jarraitzen: jaiotzen diren unean normaltzat jotzen diren pertsonekin gertatzen den bezala, faktore pertsonalek (barrukoek nahiz kanpokoek) garunaren garapena maila bateraino moldatzen eta aldatzen dute, neuronek duten plastizitatearen arabera.

21. kromosoma-pareko alterazioak hainbat areatako neurona-kopuruaren eta horien funtzionamenduaren murrizketa eragiten du. Jesús Florezek honako garunaren alterazio hauek aipatzen ditu neuronen funtzionamenduaren zailtasunen kausa posible gisa:

- ez dute area jakin batean eragiten, aitzitik, garunaren eta zerebeloaren hainbat eremutan barreiatzen dira;

- garunaren azalean hainbat neurona-motaren kopurua, agian informazioa elkartzeko eta barneratzeko gehien balio dutenena, jaistea;

- informazioa transmititzeko hasierako urritasunak eragina izan behar du zirkuitu eta konexioen geroko muntaian, baita hasiera batean alterazio genetikoak jotakoak izango ez zirenak ere;

"Alterazio horietako batzuk garunaren azalaren elkartze-eremuetan eta hipokanpoan, informazioa biltegiratzeko, laburbiltzeko, barneratzeko eta lotzeko funtzioa duten eta hortik abiatuta memoria, abstrakzioa eta dedukzioa antolatzen duten garunaren eremuetan, atzeman ahal izan dira. Horrenbestez, garun horrek hartzen dituen aginduak geldiro jasotzen, prozesatzen, interpretatzen dira eta ez dira erabat prestatzen."

(Florez, 1988)

Down sindromearen ezaugarriak

Badira zenbait ezaugarri, maila batean zein bestean, Down sindromearekin jaio diren pertsona guztiak dituztenak; Down sindromeak berekin dakartzanak dira.

Horietako batzuk,

aurpegiera
adibidez, berezkoak ditu; hipotonia muskularra da bizitzako lehenengo urteetako ezaugarri nabarmenetako bat. Down sindromea duten pertsonek, gainera, maila desberdinetako atzerapen mentala

dute.

Honako ezaugarri hauek maiz izaten dituzten gisa honetako neska-mutilek:

bihotzeko lesioak (bi pertsonatik batek) eta oso maiz hartzen dituzten infekzioekin zerikusi duten prozesuak eta entzumen-mailako urritasunak eragiten dituztenak. Urritasun horiek are gehiago nabarmentzen dituzte muga kognoszitiboak eta atzerapen mentalak eragindako zailtasunak, lengoaia eskuratzerakoan eta garatzerakoan dituztenak.

Garunaren alterazioaren intentsitateak ez du harremanik gainerako organoen alterazioarekin. Arpegiera oso nabarmenak ez du nahitaez esan nahi garunaren alterazioa aurpegiko ezaugarri hain nabarmenak ez dituen beste batena baino handiago izango denik.

Nico:)

Lilypie Embarazada Ticker
eskerrik asko bizitatzeagatik!!Beti ongi etorriak zarete

Kontagailua