Badira zenbait ezaugarri, maila batean zein bestean, Down sindromearekin jaio diren pertsona guztiak dituztenak; Down sindromeak berekin dakartzanak dira.
Horietako batzuk,
aurpegiera adibidez, berezkoak ditu; hipotonia muskularra da bizitzako lehenengo urteetako ezaugarri nabarmenetako bat. Down sindromea duten pertsonek, gainera, maila desberdinetako atzerapen mentaladute.
Honako ezaugarri hauek maiz izaten dituzten gisa honetako neska-mutilek:
bihotzeko lesioak (bi pertsonatik batek) eta oso maiz hartzen dituzten infekzioekin zerikusi duten prozesuak eta entzumen-mailako urritasunak eragiten dituztenak. Urritasun horiek are gehiago nabarmentzen dituzte muga kognoszitiboak eta atzerapen mentalak eragindako zailtasunak, lengoaia eskuratzerakoan eta garatzerakoan dituztenak.
Garunaren alterazioaren intentsitateak ez du harremanik gainerako organoen alterazioarekin. Arpegiera oso nabarmenak ez du nahitaez esan nahi garunaren alterazioa aurpegiko ezaugarri hain nabarmenak ez dituen beste batena baino handiago izango denik.
0 Iruzkin:
Publicar un comentario