2009/11/02

Garapen fisikoaren eta motorearen alderdiak

Garapen psikomotorea berankor samarra izan ohi da, baino nahiko ongi erantzuten dio eskuhartzeari.

Hasierako garapenaren ezaugarri nagusia hipotonia garrantzitsu eta orokorra izatea da. Hipotonia hori garunaren alterazioari zor zaio eta arazo bat, zenbaitetan larria gainera, izan ohi da mugimenduen zehaztasunerako, baita posturak kontrolatzeko, oreka estatikoari eusteko, koordinazioa izateko eta arnasa hartzeko ere.

Eskuhartzea goiz hasten bada eta sistematikoa bada tonu muskularra hobetu egin daiteke eta hori garatzea beharrezkoa da beste hainbat aldagai (lengoaiaren garapena, garapen motorea, estimuluarekiko arretaren garapena...) aurretik ezagutzeko garrantzitsua baita.

Organo periferikoak, sentsorial-pertzeptiboa eta motrizak, garatzeko estimuluak eragin positiboa izango du lengoaiaren garapenean, bai ulermenaren ikuspegitik eta bai ekoizpenaren ikuspegitik ere.

Buruaren kontrolarekin eta oro har giharren eta hezurren kontrolarekin lotura estua du, begiradari eusteko eta begirada fokalizatzeko, begien kontrolak. Entrenatu egin behar dira (estrabismoa askok izan ohi dute eta koordinazio binokularra pixkanaka pixkanaka lortzen dute). Beharrezkoa da begiratzen eta begiradari eusten irakastea, objektua objektu horri buruzko iruzkinekin lotu ahal izateko eta entzuten, ikusten eta ukitzen dutena kontuan hartuz horiekiko interesa pizteko begirada objektuetara edo pertsonengana zuzentzen ikasteko ariketak egin behar dituzte.

Ahoaren egitura anatomikoa; ahoa gehienetan txikiegia izan ohi dute, batez ere mihiaren tamainarekin konparatuz gero, eta ahoko giharretako hipotoniaren eraginez ahoa irekita, mihia beheko ezpainaren gainean dutela, edukitzeko joera izan ohi dute. Hori dela-eta arnasa ahotik hartu ohi dute eta horrela infekzioak hartzeko joera handiagoa dute. Ahoarekin eta aurpegiarekin ariketak egitea beharrezkoa da kontrola garatzeko.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsonetako askok entzumen-defizita dute eta hori goiz ebaluatzea oso garrantzitsua da. Gainera, sudurreko eta eztarriko infekzioak izateko joera handia dute. Horiek gainera, erdiko belarrira zabaldu ohi dira eta behin-behineko edo betirako entzumena galtzea eragin dezake askotan; bestalde, ezko gehiegi sortu ohi dute eta horrek belarria ixten die eta behar bezala entzutea galerazten die. Horrek lengoaia eskuratzeko eta garatzeko urritasun mentalak sor dezakeen zailtasuna areagotzen du.

Hipotonia muskularra dela-eta ezagutza zinestesikoak eta ukimenaren eta ikusmenaren eta abarren bidezkoak izateko gaitasun txikiagoa izaten da. Garapen motorea geldoa izan ohi da, koordinaziorik gabe ibiltzen dira, baldartasun motriz orokorrarekin, eta lehenengo urteetan oso trebetasun mugatua izaten dute eskuekin.

Azken urteetan hobekuntzak eta aurrerapen garrantzitsuak izan dira, estimulazio goiztiar sistematikoaren ondorioz.

(Florez 1988)

0 Iruzkin:

Publicar un comentario

Nico:)

Lilypie Embarazada Ticker
eskerrik asko bizitatzeagatik!!Beti ongi etorriak zarete

Kontagailua