2009/11/03

Komunikazio-jokaeren agerpena eta adierazpen-lengoaian

Hemen uzten dizuet nik egindako taula hau. Taulatxo honetan garapen normala duten eta Down sindromea duten umeen garapena agertzen da.
Interesgarria izango litzatekeeka iruditu zait.



Jokaerak
Garapen normalaDown sindromea dutenen garapena
Begien bidezko kontaktuakhilabete 1 duenean2 hilabete
Soinu bokalikoak5 hilabete7 hilabete
Silaben errepikapena6-10 hilabete6-10 hilabete
Lehenengo hitzak10-12 hilabete19-24 hilabete
Solasaldiaren aurreko elkarrizketak11-12 hilabete23-24 hilabete
Hitzen konbinaketa19 hilabete31-40 hilabete

2009/11/02

Nik egindako bideoa

Bideo honekin nahi dudana da pertsonak honen inguruan pentsatzea.

Garapen fisikoaren eta motorearen alderdiak

Garapen psikomotorea berankor samarra izan ohi da, baino nahiko ongi erantzuten dio eskuhartzeari.

Hasierako garapenaren ezaugarri nagusia hipotonia garrantzitsu eta orokorra izatea da. Hipotonia hori garunaren alterazioari zor zaio eta arazo bat, zenbaitetan larria gainera, izan ohi da mugimenduen zehaztasunerako, baita posturak kontrolatzeko, oreka estatikoari eusteko, koordinazioa izateko eta arnasa hartzeko ere.

Eskuhartzea goiz hasten bada eta sistematikoa bada tonu muskularra hobetu egin daiteke eta hori garatzea beharrezkoa da beste hainbat aldagai (lengoaiaren garapena, garapen motorea, estimuluarekiko arretaren garapena...) aurretik ezagutzeko garrantzitsua baita.

Organo periferikoak, sentsorial-pertzeptiboa eta motrizak, garatzeko estimuluak eragin positiboa izango du lengoaiaren garapenean, bai ulermenaren ikuspegitik eta bai ekoizpenaren ikuspegitik ere.

Buruaren kontrolarekin eta oro har giharren eta hezurren kontrolarekin lotura estua du, begiradari eusteko eta begirada fokalizatzeko, begien kontrolak. Entrenatu egin behar dira (estrabismoa askok izan ohi dute eta koordinazio binokularra pixkanaka pixkanaka lortzen dute). Beharrezkoa da begiratzen eta begiradari eusten irakastea, objektua objektu horri buruzko iruzkinekin lotu ahal izateko eta entzuten, ikusten eta ukitzen dutena kontuan hartuz horiekiko interesa pizteko begirada objektuetara edo pertsonengana zuzentzen ikasteko ariketak egin behar dituzte.

Ahoaren egitura anatomikoa; ahoa gehienetan txikiegia izan ohi dute, batez ere mihiaren tamainarekin konparatuz gero, eta ahoko giharretako hipotoniaren eraginez ahoa irekita, mihia beheko ezpainaren gainean dutela, edukitzeko joera izan ohi dute. Hori dela-eta arnasa ahotik hartu ohi dute eta horrela infekzioak hartzeko joera handiagoa dute. Ahoarekin eta aurpegiarekin ariketak egitea beharrezkoa da kontrola garatzeko.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsonetako askok entzumen-defizita dute eta hori goiz ebaluatzea oso garrantzitsua da. Gainera, sudurreko eta eztarriko infekzioak izateko joera handia dute. Horiek gainera, erdiko belarrira zabaldu ohi dira eta behin-behineko edo betirako entzumena galtzea eragin dezake askotan; bestalde, ezko gehiegi sortu ohi dute eta horrek belarria ixten die eta behar bezala entzutea galerazten die. Horrek lengoaia eskuratzeko eta garatzeko urritasun mentalak sor dezakeen zailtasuna areagotzen du.

Hipotonia muskularra dela-eta ezagutza zinestesikoak eta ukimenaren eta ikusmenaren eta abarren bidezkoak izateko gaitasun txikiagoa izaten da. Garapen motorea geldoa izan ohi da, koordinaziorik gabe ibiltzen dira, baldartasun motriz orokorrarekin, eta lehenengo urteetan oso trebetasun mugatua izaten dute eskuekin.

Azken urteetan hobekuntzak eta aurrerapen garrantzitsuak izan dira, estimulazio goiztiar sistematikoaren ondorioz.

(Florez 1988)

Garapen biologikoaren alderdiak. Garunaren funtzionamendua.

Down sindromearekin jaiotzen diren pertsona guztiek ez dute, jakina, intentsitate bereko patologia, eta ez diote, gainera, garapen-prozesu berari jarraitzen: jaiotzen diren unean normaltzat jotzen diren pertsonekin gertatzen den bezala, faktore pertsonalek (barrukoek nahiz kanpokoek) garunaren garapena maila bateraino moldatzen eta aldatzen dute, neuronek duten plastizitatearen arabera.

21. kromosoma-pareko alterazioak hainbat areatako neurona-kopuruaren eta horien funtzionamenduaren murrizketa eragiten du. Jesús Florezek honako garunaren alterazio hauek aipatzen ditu neuronen funtzionamenduaren zailtasunen kausa posible gisa:

- ez dute area jakin batean eragiten, aitzitik, garunaren eta zerebeloaren hainbat eremutan barreiatzen dira;

- garunaren azalean hainbat neurona-motaren kopurua, agian informazioa elkartzeko eta barneratzeko gehien balio dutenena, jaistea;

- informazioa transmititzeko hasierako urritasunak eragina izan behar du zirkuitu eta konexioen geroko muntaian, baita hasiera batean alterazio genetikoak jotakoak izango ez zirenak ere;

"Alterazio horietako batzuk garunaren azalaren elkartze-eremuetan eta hipokanpoan, informazioa biltegiratzeko, laburbiltzeko, barneratzeko eta lotzeko funtzioa duten eta hortik abiatuta memoria, abstrakzioa eta dedukzioa antolatzen duten garunaren eremuetan, atzeman ahal izan dira. Horrenbestez, garun horrek hartzen dituen aginduak geldiro jasotzen, prozesatzen, interpretatzen dira eta ez dira erabat prestatzen."

(Florez, 1988)

Down sindromearen ezaugarriak

Badira zenbait ezaugarri, maila batean zein bestean, Down sindromearekin jaio diren pertsona guztiak dituztenak; Down sindromeak berekin dakartzanak dira.

Horietako batzuk,

aurpegiera
adibidez, berezkoak ditu; hipotonia muskularra da bizitzako lehenengo urteetako ezaugarri nabarmenetako bat. Down sindromea duten pertsonek, gainera, maila desberdinetako atzerapen mentala

dute.

Honako ezaugarri hauek maiz izaten dituzten gisa honetako neska-mutilek:

bihotzeko lesioak (bi pertsonatik batek) eta oso maiz hartzen dituzten infekzioekin zerikusi duten prozesuak eta entzumen-mailako urritasunak eragiten dituztenak. Urritasun horiek are gehiago nabarmentzen dituzte muga kognoszitiboak eta atzerapen mentalak eragindako zailtasunak, lengoaia eskuratzerakoan eta garatzerakoan dituztenak.

Garunaren alterazioaren intentsitateak ez du harremanik gainerako organoen alterazioarekin. Arpegiera oso nabarmenak ez du nahitaez esan nahi garunaren alterazioa aurpegiko ezaugarri hain nabarmenak ez dituen beste batena baino handiago izango denik.

2009/10/28

Down sindromearen etiologia

Sindrome hau da etiologia edo jatorri ezaguna duten anomalien arteko ohikoena eta atzerapen mentalaren kausa nagusia.

Sindrome horren kausa 21. kromosoma-parean aparteko kromosoma bat gehiago edukitzea da. Giza gorputzeko zelulek 46 kromosoma dituzte, 23 paretan banatuta (horietako 22ri autosomak edo kromosoma arruntak deitzen zaie eta pare batek sexuari lotutakoak ditu, XY edo XX gizona edo emakumea izan). Down sindromea duten pertsonek 47 kromosoma dituzte eta kromosoma gehigarri hori 21. parean egon ohi da.

Geneak arruntak dira, baina kopurua gehiegizkoa da. Ez dago garunaren garapenari eusteko eginbeharretan esku hartzen ez duten geneak dituen kromosomarik.

“Kromosoma bat gutxiago izateak edo bat gehiago izateak, beti du eragina garunaren garapenaren alterazioan eta horrek dakarren minusbaliotasun mentalean”.

“Trisomia guztiek urritasun mentala sortzen dute, nahiz eta, 21.aren antzera, kromosoma txikienetakoa izan”

(Florez, 1994, 1991). Rondalen arabera, kasuen %98 (%95 Abrisquetaren —1993— eta Cunninghamen —1990— arabera) ugalketa baino lehen edo enbrioia osatuko duen ugaldutako obuluaren lehenengo zelula-zatiketan esku hartzen duen kromosoma-banaketaren akats baten ondorio da. Horiek dira “trisomia erregularreko” kasuak deiturikoak.

%1 gutxi gora-behera (%4 beste zenbait autoreren arabera) bigarren edo hirugarren zelula-zatiketan gertatutako banaketa-akats baten ondorio da. Enbrioia zelula normalen eta trisomikoen arteko nahasketa batekin garatuko da. Horrelako kasuei “mosaizismo” kasuak esaten zaie.

Gainerako %2a gutxi gora-behera, “traslokazio” bati zor zaio. Kromosoma baten loturan edo zati batean beste kromosoma batek du eragina kromosoma osoan zein zati batean. Badirudi trisomia-mota hori ohikoagoa dela guraso gazteetan eta familian aurrekariak dituztenetan (Abrisqueta, 1993, Sanchez, J.-k aipatutakoa)




Lan hau, Joshua Reynolds egin zuen, Lady Cockburn y sus hijos du izena, hemen ikus dezakegu nola, Lady Cockburn-en atzean dagoen umea down sindromearen ezaugarri batzuk dituela.

John Laugdon Haydon Down izan zen lehenengo pertsona "gaisotasun" honetaz hitz egin zuena. Hainbat deskripzio esaten zuten sindrome honek gurasoen genetatik etortzen zela. John Laugdon Haydon Down ez zuen lortu azalpen "logiko" bat ematea.
1958.urtean, Jerome Lejeune medikua, Down sindromea, 21. kromosoma bikotean gertatzen den alterazio bat zela argitu zuen


Iturriak: wikipedia

2009/10/19

Hausnarketa

"Ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean" testua irakurri ondoren gogoeta hau egin dut Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak ikasgaiarako.
Industrial gizartetik gaur egungo gizartera, ezagutzaren gizartera, igarotzearen arrazoiak asko dira, garrantzitsuenak globalizazio prozesua, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa izan dira.
Aldaketa nagusienak teknologia arloan izan dira eta horien ondorioz aldaketa handiak egon dira gizartean, kulturan, lanean etab.
Industrial gizartetik ezagutzaren gizartera igarotzea entengabeko hezkuntza ezinbestekoa egiten du, bestela gizarte-bazterketa gerta daiteke herritarren artean.
Gaur egungo gizartean ez da nahikoa ondo informatuta egotea, informazioa lortuz eta interpretatuz lortzen den ezagutzak "ezagutzea" baizik.
Etengabeko hezkuntza honetan alfabetatze digitala oso garrantzitsua izango da, pertsonak gai izan behar dira informazioa ezagutza bihurtzeko. Testuan agertzen den bezala "Alfabetatze digitalak arreta jarri behar die pertsonak bizi diren gizartearen eta kulturaren testuinguruei"-"Sarearen parte bihurtzen irakatsi behar da, ezagutzak sortuz eta landuz eta informazioaren erabiltzaile soil izatea saihestuz". Alfabetatze digitala sarearen parte izatea eskatzen digu, hau da, ezagutza sortzea, argitaratzea, partekatzea... Alfabetatze digitala informazioa eskuratzeko, ebaluatzeko, biltzeko sortzeko, aurkezteko eta trukatzeko balioko digu.
Alfabetatze digital hau lortzeko, Web 2.0 eskuragarri jartzen digu hainbat aplikazio eta zerbitzu. Hauei esker trebetasunak eta gaitasunak lortzeko aukera izango dugu. Informazioaren teknologien garapenean beste joera garrantzitsu bat elkarganatze digitala da. Elkarganatze digitalari esker ahotsa, irudiak, bideoak eta datuak batera ikus dezakegu.
Elkarganatze digitalari esker etorkizunerako erronkak berriak sortu daitezke eta honek inteligentzia kolektibora eramango genituzke.

2009/10/14

Down Sindromeari buruzko informazio gehiago

2009/10/13

Hasteko...


Kaixo!


Blog honetan Down sindromea izango da protagonista.
Down sindromea, 21.kromosoma bikotean gertatzen den alterazio bat da.

Familia giro eta heziketa egokiak Down sindromea duten haurren garapenean eragin positiboa dute, horregatik, nire helburua honen inguruan ikertzea izango da.


Nico:)

Lilypie Embarazada Ticker
eskerrik asko bizitatzeagatik!!Beti ongi etorriak zarete

Kontagailua